11 may 2015

HTML LENGOAIA

Gaur egun, blogak eta espazio pertsonalak edukitzea punta-puntako zerbait da. Elkarte bateko blog-a (gure kasua den bezala), blog pertsonalak, enpresetako blogak, etab. zeharo barneratuak dauzkagu gure mundu digitalean.

Izan ere, jende gutxik dakien gauza da blogak aurrera eramateko HTML lengoaia ezinbestekoa dela. HTML lengoaiaren definizioa ez da erraza baina, hitz gutxitan esateko zera esan dezakegu: edozein plataforman erabili daitekeen hizkuntza unibertsala dela. Edozein plataforman erabiltze horrek sofistikazio eza dakar. Bestalde, dokumentuak era honetakn idazteak gutxieneko ezagutza batzuk eskatzen ditu. Ezagutza horiek askotan ez dira sinpleak edo azkar egitekoak.

Hemen bildu dizkizuet internen aurkitutako informazio orri batzu, nire ustez, hobe azaltzen dituzten guneak baitira:

Lehena, Alexander Iribiar Ibabe jaunaren gunea da, hemen klikatuz gunera sartu zaitezkete eta azalpenak eskura edukitzeko egundoko era da. (GAZTELERAZ)

Bigarren, HTML guneko gune ofiziala dago, hemen klikatuz.

Izan ongi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario